sábado, 30 de diciembre de 2006

Makina asinkronoak: oinarrizko kontzeptuak

Dokumentu honetan (pdf dokumentua) motor asinkrono trifasikoen oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira: egitura, funtzionamendua, konexio-motak eta biraketaren noranzkoa nola aldatu.

Industri Teknologia II irakasgaian erabiltzeko egokitu da.

Baliabidea ikusteko egin klik hemen.

Nire webgunetik bidea hauxe da:

  • Teknologia - Makinak - Korronte alternoko motor elektrikoak - Makina asinkronoak: oinarrizko kontzeptuak

jueves, 28 de diciembre de 2006

Motor elektrikoak: eremu magnetiko birakaria

Baliabide honetan (pdf dokumentua) korronte alternoko motorrak lantzen dira: motor trifasikoan eremu magnetikoak nola biratzen duen bereziki.

Industri Teknologia II (2. mailako batxilergoa) mailarako prestatuta dago.

Baliabidea ikusteko, egin klik hemen.

Nire webgunean dago sartuta. Hona hemen bidea:
  • Teknologia - Makinak - Makina elektrikoak - Korronte alternoko motor elektrikoak - Eremu magnetiko birakaria

lunes, 18 de diciembre de 2006

Korronte zuzeneko motorraren ekuazioak

Baliabide honetan (pdf dokumentua) korronte zuzeneko motorrak aztertzeko bi ekuazio nagusiak aipatzen dira.

Baliabidea ikusteko egin klik hemen.

Nire webgunean sartu dut, Teknologia atalean. Bidea: Teknologia - Makinak - Makina elektrikoak - Korronte zuzeneko motor elektrikoak - Korronte zuzeneko motorraren ekuazioak

Motorraren egonkortasuna

Baliabide honetan (pdf dokumentua) korronte zuzeneko motorraren egonkortasuna aztertzen da.

Baliabidea ikusteko, egin klik hemen.

Nire webgunean sartu dut, Teknologia arloan. Bidea: Teknologia - Makinak - Makina elektrikoak - Korronte zuzeneko motor elektrikoak - Motorraren egonkortasuna

Ekuazio kimikoen proportzioak

Baliabide hau (pdf dokumentua) DBH 2. ziklorako da eta kalkulu kimikoaren atalaren barnean kokatzen da.

Baliabidea ikusteko egin klik hemen.

Dokumentua nire webgunean sartuta dago. Bidea: DBH 2. zikloa - Erreakzio kimikoak - Ekuazio kimikoen proportzioak.

viernes, 15 de diciembre de 2006

Erreakzio kimiko motak

Baliabide honetan (pdf dokumentua) oinarrizko erreakzio-motak deskribatzen dira eta, honekin batera, ekuazio kimikoan elementu kimikoak nola idatzi.

Baliabidea ikusteko, egin klik hemen.

Kimikaren baliabide hau egokituta dago DBH 2. ziklorako (Batxilergoko 1. kurtsoan ere erabil daiteke nire ustez).

Nire webgunean sartuta dago. Bideak:

  • DBH 2. zikloa - Erreakzio kimikoak - Kalkulu kimikoak - Erreakzio kimikoen doiketak

  • Batxilergoa 1. kurtsoa - Erreakzio kimikoak - Kalkulu kimikoak - Erreakzio kimikoen doiketak

jueves, 14 de diciembre de 2006

Korronte zuzeneko motorrak: potentzien balantzea eta errendimendua

Baliabide honetan (pdf dokumentua) aztertzen dira potentziak eta errendimendua: motorrak saretik hartzen duen potentzia, zer proportzio galtzen duen energia termiko gisa (Joule efektua) eta zer proportzio den baliagarria bere lan mekanikoa burutzeko.

Baliabidea ikusteko egin klik hemen.

Baliabidea nire webgunean sartuta dago, bide hauek jarraituz:

  • Teknologia - Makinak - Makina elektrikoak - Korronte zuzeneko motor elektrikoak - Potentzien balantzea eta errendimendua

  • Batx 2 Fisika - Elektromagnetismoa - Korronte zuzeneko motorrak - Potentzien balantzea eta errendimendua

domingo, 10 de diciembre de 2006

Indukzio elektromagnetikoa: teoria eta ariketak

Baliabide hau (pdf dokumentua) Batxilergoko 2. mailako Fisika eta Industri Teknologiarako da egokiena.

Bertan oinarrizko ekuazioak azaltzen dira eta ariketa-eredu pare bat ebaztuak daude.

Baliabidea ikusteko, egin klik hemen.

Nire webgunean argitaratu ditut. Bideak:
  • Teknologia - Makinak - Indukzio elektromagnetikoa: teoria eta ariketak
  • Batxilergo 2. maila Fisika - Elektromagnetismoa - Indukzio elektromagnetikoa: teoria eta ariketak

Ekuazio kimikoak doitzeko prozesua

Baliabide hau (pdf dokumentua) DBH 4 eta Batxilergo 1. mailarako da.

Ekuazio kimikoak nola doitu azaltzen du, oso era sinplean: doitu gabeko ekuaziotik hasi eta koefizienteak pixkanaka zergatik eta nola sartzen diren azaltzen du.

Baliabidea ikusteko, egin klik hemen.

Nire webgunean DBH 2. zikloa eta Batxilergoa 1. maila ataletan agertzen da. Bidea: Erreakzio kimikoak - Erreakzio kimikoak eta ekuazio kimikoak - Doiketarako egin behar den prozesua

Lagin baten kalkulu kimikoa (Kimika - DBH 4 / Batx 1)

Baliabide honetan (pdf dokumentua) ariketa-eredu hau agertzen da: lagin bat emanik, kalkulatu lagin horretan zenbat mol, molekula eta atomo dauden.

Ariketa hau baliagarria da masa molekularra, masa molarra eta mol kontzeptuak lantzeko.

Baliabidea ikusteko, egin klik hemen.

Nire webgunean, DBH 2. zikloa eta Batxilergoa 1. maila orrietan agertzen da (Erreakzio kimikoak - Kalkulu kimikoak - Lagin bateko materiaren kalkulua).

sábado, 9 de diciembre de 2006

Makina elektrikoen oinarri fisikoak

Fisika eta Industri Teknologiaren motor elektrikoen sarrera gisa, "Makina elektrikoen oinarri fisikoak" pdf dokumentua egin dut. Bertan bi fenomeno fisiko labur deskribatzen dira

a) indukzio elektromagnetikoa
b) indar elektromagnetikoa eta indar parearen momentua

Batxilergoko 2. mailari begira dago eginik.

Baliabidea ikusteko, egin klik hemen.

jueves, 7 de diciembre de 2006

Formulazio ez-organikoa - DBH 2. zikloa

DBH 2. zikloan formulazio ez-organikoa ematen hasten da. Gure ikastetxean DBH-4 kurtsoan ematen da bereziki.

Gai hau ez da erraza izaten ikasleentzat. Hori dela eta, substantzia ezagunenen formulazioa lantzen dugu.

Arlo honetan lan berri hauek argitaratu dira:

1. Formulazio ez-organikoen zerrenda (bidea DBH 2 zikloa - Loturak eta formulazioa - Formulazio ez-organikoa - zerrenda osatua (egiturekin) : zerrenda hori word formatuan dago eta substantzia adierazgarrien formulak, izenak eta egiturak daude. Word formatuan daudenez, irakasleek moldatu dezakete zerrenda horiek bere ikasleei emateko edota azterketak jartzeko eta ebazpenak banatzeko.

2. Formulazio ez-organikoen aurtengo azterketak eta ebazpenak

Esan bezala, konposatu garrantzitsuenen formulazioa da: laborategian aurki ditzazkegun 40-45 konposatu ezagunenak.

miércoles, 6 de diciembre de 2006

Bero-ponpak

Bero-ponpak

Teknologia 2. batxilergoan ematen den gaia da. Lan honetan (pdf dokumentua) puntu hauek landu ditut:

1. Sarrera: bero-ponparen oinarri fisikoak deskribatzen dira
2. Funtzionamendua: bero-ponparen zikloa deskribatzen da (konpresioa, kondentsazioa, zabalkuntza eta lurrunketa)
3. Balantze energetikoa: energia, lana eta errendimenduaren erlazioak
4. Ariketa-eredua: aurreko kontzeptuak landuko dituen ariketa.

Dokumentura joateko egin klik hemen.